Erdian ere (Nafarroa oinez 2022)

2022-07-21
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873 Tafallako Ikastolak 2022an bere 4. Nafarroa Oineza ospatuko du, eta bete berri du bere 50+2 urteurrena. Bideoklip honetan goraipatu nahi izan da, azken 50 urte hauetan ikastola komunitateak egindako lana. Erdialdean euskara ereiten, gogoratuz, lanean jarraitu beharra dagoela. Nafarroa Oinez URRIAREN16an, Denak Tafallara! Entzun ditugu gurasoen zirraraz betetako ipuinak ta euri berriak ziprintindu du gure gogoa Oinez edo hegaz egin genituen lehen irriak Mila haize harrotuen aurka borrokan Urjauzi bat basamortuan Iragan ederrena da zuek egindako guztia traben lurzoru gogorra laiekin irauliaz 97ko ume koxkor baten begiak dir dirka ari dira oraingoan zerbat oroitzapen kolkoan! Erdian erein, heldu da indarrak berriz batzeko ordua Erdian erein, gaurkoan belaunaldi berriaren taupada Hamaikan hamaika ginen ta beste pauso aitzina Izan nahi dugun guztia izango garelakoan Ia konturatu gabe pasa zaigu mende erdia ezkur batetik datorren enborra argi baten bila loratuz doa Erdian erein, heldu da indarrak berriz batzeko ordua Erdian erein, gaurkoan belaunaldi berriaren taupada Erdian erein Erdian erein http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak
hilabetea
23
urtea
687