Txertoak Donostian

2021-02-24
Irutxulio.hitza.eus | 80 urtetik gorako pertsonen txertaketa prozesua abiatu dute Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), eta 100 urte inguru dituztenak ari dira lehenengoak izaten. Donostian, Bengoetxea kaleko osasun zentroan hasi dira txertoak jartzen, eta Beatriz Arrillaga zentroko gainbegiraleak azaldu duenez, 24 pazientek zuten hitzordua gaur, zaharrena 107 urtekoa. Bengoetxea kaleko zentroan txertoa jaso duten lehenengo lau herritarrak Martina Oiarbide, Teresa Aguilar, Patxi Matxain eta Maria Larrinaga izan dira.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak