Errandakoari zin (Petti & Estitxu Pinatxo) AZKEN TRENA

2017-12-31
Azken Trenaren " Zerotik " estudioko lanaren abestia duzue hau. 2017ko ekainan grabatua Elkar estudioetan, Victor Sanchez teknikariaren eskutik. Ahotsa eta gitarra: Jokin Pinatxo Gitarra: Jon Macicior Baxua: Julen Barandiaran Bateria: Mattin Arbelaitz http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Hitzak (Nahia Fagoaga): Errandakoari zin Eta errandakoak min Errandakoari zin Eta errandakoak min Ekintzek hitzek zin egindakoa ixiltzen dutenean Ahul sentitzen naiz, harrak barrua jan balit bezala. Mutu jarraitzen dut, burua galduz, Ikusezin bihurtuz. Soilik ihes egin nahi dut hemendik, Guztia ahaztuko dudalakoan. Errandakoari zin Eta errandakoak min Errandakoari zin Eta errandakoak min. Arroxa zena beltz bihurtu zenean Amore eman nahi nuen. Pausu bat aurrera emateko gai Ez nintzen momentu hartan Jabetu naiz bizipen bakoitzak nire Sustraiak sendotu dituela. Batzuetan mina izan daiteke Sendagairik onena. Errandakoari zin Eta errandakoak min Errandakoari zin Eta errandakoak min. Errandakoari zin Eta errandakoak min Errandakoari zin Eta errandakoak min.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak