Eraso sexistarik gabeko Sanferminak aldarrikatu dituzte
2018-07-05
Eraso sexistarik gabeko Sanferminak aldarrikatu dituzte ehundaka emakumeek Iruñean, beltzez jantzita eta aurpegia estalita
Urtero legez, eta Farrukas taldeak deitua, eraso sexista eta sistema heteropatriarkala salatzeko, manifestazio jendetsua izan da gaur gauean Iruñean. Beltzez jantzita eta aurpegiak estalita, emakume gazte zein helduak manifestatu dira kalea eta festa haienak direla aldarrikatzeko.