"Sondika, txori hegalarien habia" dokumentala

2019-06-24
Gaur eguneko Sondikak eta orain ehun urtekoak ez daukie zerikusi handirik. Lekukoek bihotzondo sakonean gordeta dabe 'bazanbehingo' herria: Eleizondoko zelai ederra, baserri zabalak han-hor-hemen, soloak eta lantzarrak non-nahi... Txorierri, amesetako lurraldea zan! Baina herriak gure bihotza baino azkarrago aldatzen dira. Ehun urteko ibilbidean, sekulako itxuraldaketea jasan dau. Aireportuak eta industriagintzak behinolako baserri giroa oso-osorik jan dabe. Landa-herria izatetik, etxebizitza, txalet eta industria-pabiloiz beteriko herri izatera pasau da. Elexaldeko auzoa desagertu zanean, herria Asua-Erletxe errepidearen baztarretan zabaltzen hasi zan eta orain Basozabal eta Izartza auzoetan batzen da herritarrik gehien. Udal zerbitzu gehienak, ostera, Goronda Gane inguruan dagoz: udaletxea, eskolea, hilerria, polikiroldegia, osasun-zentroa... Baina ikusi daigun pausuz pausu eta sondikoztarren ahotik zein izan dan gure historia.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak