PODCAST #60 (teaserra) | Donziger abokatua: multinazionalei auzi bat irabaztea kario pagatzen da

2021-04-27
U.A.-k idatzi digu ARGIAra: “Duela bi urte eta erdi, Net Hurbil-en aztertu zenuten nola epaile pribatuek bertan behera utzi zuten Ekuadorreko auzitegiek Chevroni ezarritako zigorra. Bada, garaipen hura, zigorrarena, ahalbideratu zutenen aurkako jazarpenak ez dauka etenik eta urteetan engaiatuta egon den Estatu Batuetako abokatu batek 600 egun darama New Yorkeko etxean atxilotuta, Chevronek antolatutako erasoaren ondorioz”. Irakurle honek emandako pistari tiraka, Donziger abokatuaren historia kontatu digu Pello Zubiriak. http://www.argia.eus/podcast
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak