Emakume Meatzariak (Bertsomovieda 2018)

2019-05-25
http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Kaixo Gabi, adez aurretik bejodeizula egiten duzun lanarengatik !! Aurrekoan Portugaleteko lagun talde batek emakume meatzarien inguruko bertso sorta eta bideoa grabatu genuen, bideoa hainbat lekutatik eskatu izan digute eta ideia ona iruditu zaigu zuri letra zein bideoa bidaltzea zure abetsien artean egon dadin. Eskerrik asko aldez aurretik eta segi aurrera!! Zulatutako lurrean Ahaztu burdin gogorrean Emazte meatzariak Irentsi ditu historiak Zelan lortu du Bizkaiak daukana? Beti bezala ilunpeko lana Mesprezuen abagune Ez langile ez emakume Eskuko babek jakina Ez dute uste berdina Azalduko du noizbaiten Baleki harriak hitz egiten Soldatadun lan luzeak Zain gaitu gero etxeak Zaindu beharreko ume Ta dirudunen neskame Gure arteko kontuak ta kantak Isiltzen ditu makinen zaratak Kautxozko zinta parean Badatoz etengabean Harritzar burdinezkoak Sailkatu beharrezkoak Ingeles higuingarri Ibarra edo Chavarri Porsmouth Belgika , zer guri? Areeta Getxo Neguri. Haien estatuak eginda zerez? Guk ateratako burdin harriez Lurrundu den izerdiak Busti ditu memoriak Harri arteko uretan Disolbatuz urteetan Azalduko du noizbaiten Baleki harriak hitz egiten ........ Memoriaren putzuan Begi ninien itsuan(bis) Irteteko sartu gara ,hara, Nahiko iluna da,gaba Ilargirik ez bada Irteteko sartu gara ,hara, Nahiko iluna da,gaba, Kriseilu argitara. Zure eskuek amama Eusten dute iragana(bis) Garai zaharrez galdetzean,kean Gure jolasean,behean Jakiteko gosean Garai zaharrez galdetzean,kean Gure jolasean,behean Zure begi ertzean. Lehengo lepotik burua Gaur baina lehengo mundua(bis) Emakume,eman ume,xume Zaintza lanen berme eme Amantala uniforme Emakume,eman ume,xume Zaintza lanen berme eme Zaraten ilsilune. Eskuz eskuko testigu Bilobei dagokigu(bis) Irauli dezagun behetik,goitik, Ez baita katerik hortik Apurtu ezin denik Irauli dezagun behetik,goitik, Ez baita katerik hortik Haien gatik gu gatik.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak