Ez nazazu utzi (Xabier Lete)

2021-01-02
Karaoke hau ahotsik gabe: https://youtu.be/zVrUl_YDcN4 Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873 http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Ez zaitez joan, Ez nazazu utzi Ahaz dezagun Lehengo denbora Ilunperatu Desleialtasun Zaurigarrien Une larriak, Ordu zekenen Bihotz mindua Berriz ehortzi Behin betirako, Ez nazazu utzi, Ez nazazu utzi Ez nazazu utzi, Ez nazazu utzi. Nik zuretzat ditut Itsaso galdu Urrunetako Perla bitxiak, Lurbira dena Inguraturik Zure gorputza Urrez jazteko, Eraiki nahirik Maitasunaren Egoitza zabal Berdingabea, Ez nazazu utzi, Ez nazazu utzi Ez nazazu utzi, Ez nazazu utzi. Ez nazazu utzi, Asmatuko dut Zure neurriko Hitzen multzoa, Mintzatuko naiz Bihotzak berriz Batu zituzten Maitaleetaz, Zure beharrez Penaz hildako Erregearen Gertakizunaz, Ez nazazu utzi, Ez nazazu utzi Ez nazazu utzi, Ez nazazu utzi. Bai, ikusi da maiz: Sua berpizten Itzalitako Sumendietan Euri berriak Ibar errea Udaberrian Gariz beterik, Arratsaldeko Zeru hertsiak Gorri ta ilun Diren orduan, Ez nazazu utzi, Ez nazazu utzi Ez nazazu utzi, Ez nazazu utzi. Ez zaitez joan, Ez dut negarrez Hitz alferretan Zutaz jardun nahi, Miresmen haundiz, Dantza ta irriz Kantu ta farrez Gurtzaile izan, Utzi iezadazu Zure itzala Zakur leiala Beti izaten, Ez nazazu utzi, Ez nazazu utzi Ez nazazu utzi, Ez nazazu utzi.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak
hilabetea
32
urtea
1093