Sara Pinaren hilketa matxista salatu dute Iruñean

2022-01-12
2022an izandako lehenengo hilketa matxista salatu dute Iruñean. Euskal Herriko mugimendu feministak egindako deialdian Tuteran eraildako Sara Pina gogoan izan dute, eta matxismoa estrukturala den arazo bat dela gogoratu dute. "Baliabideak eskatuko ditugu instituzio publikoetan, eraldaketa soziala lortzeko. Gizarteak aldaketa beharra dauka, eta jarrera matxistak eta sexistak behingoz amaitu behar dira."
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak