Angel Berrueta gogoratu dute, bere hilketaren 19. urteurrenean

2023-03-13
Donibane auzoak, urtero egiten duen bezala, Angel Berrueta bizilaguna eta Kontxi Sanchiz hernaniarra gogoratu ditu ekitaldi batekin. 2004ko martxoaren 11ean Madrilen izandako atentatu yihadisten ondorioz izandako liskar batean, Espainiako polizia batek bere semearen laguntzarekin Berrueta hil zuten, atentatu horiek ETAri leporatzen zizkion kartel batek bere dendan jarri nahi ez zuelako. Sanchiz, bi egun beranduago hil zen Hernanin Ertzaintza manifestazio baten aurka oldartu zenean.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak