Muskuluen egokitzapena

2019-11-21
Muskuluen entrenamentu bat hasten dogunian, lehelengo 4-6 astietan gertatzen dan indartziak ez daka fibra muskularren tamañuakin zerikusirik: batez be egokitze neuromuskularrangaittik da (indar gehixago dakazu, min gitxiago hartzen dozulako; motibaziño haundixagua dakazulako; eta zure neuronak aktibidade barrira egokitzen diralako). Zure muskuluak ez dira tamañoz haunditzen. Hortik aurrera, orduan bai, muskulu fibra barrixak sortzen dozuz, eta zure muskuluak tamañoz haunditzen hasten dira. Erreferentzia: TORSTENSEN, Tom Arild. 2004. "A software programmer and sportsman with low back pain and sciatica". Pp:275-311. In: JONES, Mark A. RIVETT, Darren A. (editoreak). 2004. "Clinical Reasoning for Manual Therapists". Ed. Butterwoth-Heinemann (Elsevier Science Limited).
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak