Kontu kontari: Iparraldeko abentura

2020-07-26
Bideo honetan orain dela urte batzuk Iparraldean gertatutako abenturatxo bat kontatu dut. Niretzako abentura handi bat izan zen, baina agian nirea baino bizitza interesgarriagoa duen jendearentzat txorakeria bat izango da xD *Oharra: bideoan esaten dut etxean hartu ninduen bikoteak euskaraz pixka bat gehiago zekiela, baina abenturaren ondoren idatzi nuen blogeko sarreran (blog bat sortu nuen historia osoa nonbait idatzi ahal izateko xD) irakurri dut juxtu kontrakoa izan zela, hauek gutxiago zekiten. - Beste "Kontu kontari" bideo bat: Esperientzia ahaztezin bat https://www.youtube.com/watch?v=Uq9nywIgDYc - Kaixo denoi! Ni Aiora naiz (edo @probatxoa Twitter eta Instagramen) eta Youtubeko kanal hau irekitzera animatu naiz, euskarazko youtuber gutxi egoteak izugarrizko pena ematen didalako. Zerbait kontatzeko idatzi nahi badidazu: probatxoanaiz@gmail.com
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak