'Castellers de Vilafranca' (Alegia, 2018-07-13) (36'11'')

2018-07-17
Alegiko jaien baitan, Vilafranca del Penedès herriko casteller taldearen eskutik, giza-dorre ikusgarriak ikusi ahal izan dira herriko plazan. Taldearen osaketan denetik aurki dezakegu: ume, gaztetxo, gazte eta heldu. Egun hauetan Euskal Herritik dabiltza ekitaldiak eskainiz. Alegiako plazara denak batera egin dute sarrera. Lehenbiziko ekitaldian agurra egin dute. Ondoren, beste sei ekitaldi ezberdin etorri dira, eta amaiera beste agur batekin eman diote. Taldea zuzentzen duten arduradunen zeregina oso garrantzitsua da. Lehenik oinarria antolatu behar da. Castellers-ek zorroztasun osoz bete dute arduradunek agindutakoa eta dena ongi joan da. Batzuetan zortzi solairuko dorreak egitera heldu dira ikusleak zur eta lur utziz. Harrigarria baita ere, ume txikiek igoeran eta jaitsieran erakutsi duten trebezia.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak