Hitzetan (Amaia Arregi, Idoia Asurmendi, Irati Lasaga, Ione Oyanguren)

2017-11-27
Abestiaren mezua herritar guztioi zabaltzeko asmotan, txapelketa batera aurkeztu gara. "Link" honetan sartu zaitezkete bideoa ikusi eta entzun, eta gustatuko izanez gero asko eskertuko genuke zuen denboraren pare bat minutu guri eskeintzen badizkiguzue, eta bozkatzen baduzue. http://beldurbarik.org/eu Produkzioa/Producción: Amaia Arregi, Idoia Asurmendi, Irati Lasaga, Ione Oyanguren Hitzak/Letra: Xabi Igoa Musika/Música: Idoia Asurmendi Ahotsak/Voz: Idoia Asurmendi, Asier Sala Kitarra/Guitarra: Asier Sala Biolina/Violín: Angela Cecilia Irudien muntaketa/Montaje: Eider Ballina http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music LETRA: "HITZETAN" Goizetan, ispilu parean harro irri egitean; eme oldarkorretan negarrari beldurrik ez dioten gizonetan Karminezko ezpainetan txiste txarrenek erantzun dituzten aurpegietan, serioenetan erantzukizuna ere diren erantzunetan Angela Davisen hitzetan, Maialen Lujanbioren azken puntuetan; Maurizia zenaren irrintzietan ahots korden kontzientzietan Berriz esan ez dezaten ez dagoela gure eskuetan; gizartearen arazoa den, ardura komun den honetan Zilegi diren beldurretan, gure amonaren ezkutuko aienetan; Maurizia zenaren irrintzietan eta haren ondorengoetan Angela Davisen hitzetan, Maialen Lujanbioren azken puntuetan Zilegi diren beldurretan, gure amonaren ezkutuko aienetan; Maurizia zenaren irrintzietan gure ahoz botatakoetan
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak