Handitan - Hazitik gora! Euskal Eskola Publikoaren 29. Jaia

2022-05-17
2022ko ekainaren 5ean Bastidan ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren bideoklipa. KREDITOAK: Maisha MC - Handitan ft. Juantxo Arakama, Fani eta Laize Produkzioa: Maisha MC Hitzak eta ahotsak: Juantxo Arakama, Fani eta Laize Nahasketa: Maisha MC Masterizazioa: Rubén G. Mateos HITZAK: Nik ez dakit oraindik handitan zer nahi deten izan Baina ikusiko nuke gustu handiz Euskal Eskola Publikotik datorren edozein hiritar lehendakari Nik ez dakit oraindik handitan zer nahi deten izan x2 Hartu degu ta Gaizki pasata Hemendik urteta' ez da berdin egongo Fandangua ta bombo Euskal herri combo Auzotik hasita Berdintasun nongo (Berdintasuna) Eskaintzan, kalitate daku' Eredu honekin, boom bap erantzun Autosuperazioa modua sanazioa, Helburua ta birsortzea nazioa. Gure interakzioa aro globalean Fruitua landatzen, bilatzen gea Handia espazioa, barruko alean Ideiak sustatzen munduko sarean Zabaltzea, aro globalean Fruitua landatzen bilatzen gea Handiya espazioa Barruko alean, Musika sustatzen Munduko sarean. Nik ez dakit oraindik handitan zer nahi deten izan Baina bai nola nintzen txikitan ezin ahaztu ze herritan sortu nintzen, klase batean mundu oso bat ez ahal da kabitzen? Ez bada sartzen jarri baldintzak, hitzak baino gehiago esaten du ekintzak Denona da jakintza, guztia da guztiontzat Gaurko umeak bihar aukera denak izan ditzan Batzuk joaten dira eskolara goitik behera jantzita pilotariz, edo futbol kamiseta bizkarrean ‘Nahikari’ Edo ez bata eta ez bestea, ez dago horren beharrik Hezkuntzak ezin du utzi ume bakar bat atzean bakarrik Biharko erizain, baserritar, kazetari, rapero-fisikalari Eneko Axpe, Marie Curie, Yuri Gagarin, biharko Laize, biharko Juantxo, biharko Fani Nik ez dakit oraindik handitan zer nahi deten izan Baina ikusiko nuke gustu handiz Euskal Eskola Publikotik datorren edozein hiritar lehendakari x3 Arabako Errioxa! x2 Ez dugu ahaztuko gure hizkuntza maitea Zaindu dezagun denon artean hainbeste urtez izan dena gure territorio librea Hazitik gora! x3
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak