25 artikulua (Idoia feat Eñaut Elorrieta)

2021-09-29
2021ko maiatzaren 9an Donostiako Antzoki Zaharrean grabatua. Musika/Música: Idoia Asurmendi Hitzak/Letra: Maria Oses Kamerak/Cámaras: Eider Ballina Asier Castellano Edizioa/Edición: Eider Ballina Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873 http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Zeinen zaila den etxe bat sortzea beste etxe guztiak hor daudenean, aspaldi, betidanik; lekurik ez eraikitzeko zerotik hasten den ezer. Nork ez du merezi aukera bat lau hormaz harago doan etxe batean bizitzeko; sutondo baten epeltasun goxora itzultzeko. Zalantzaren lurraldean oinak elkarlotuta dantzatzera kondenatu zituztenei. Paperezko harresien eta etengabeko guda baten menpe bizi direnei: herri hau denona da, zuek gu gara. Ta ze zaila den etxe bat sortzea beste etxe guztiak hor daudenean, batzuentzat eraiki zen baina denontzat da lekua hemen babestu dezagun elkar Zalantzaren lurraldean oinak elkarlotuta dantzatzera kondenatu zituztenei. Paperezko harresien eta etengabeko guda baten menpe bizi direnei: herri hau denona da, Zalantzaren lurraldean oinak elkarlotuta dantzatzera kondenatu zituztenei. Paperezko harresien eta etengabeko guda baten menpe bizi direnei: herri hau denona da, zuek gu gara.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak