IRITSI DA #EUSKARALDIA!

2020-11-20
Gaurko eguna guretzat oso polita da euskararekiko dugun konpromisoa berritzeko eta indartzeko beste aukera bat delako. Egunerokoan txertatua dugu hizkuntza eta lanerako tresna bat gehiago bezala ikusten dugu. Horregatik egin genuen bat 2018an Euskaraldiarekin eta hori dela-eta eman dugu pausu bat gehiago 2020an. Aurten Arigune izango gara EGKn eta, duela bi urte bezala, teknikari bakoitzak ere norbanako bezala bat egingo du 15 eguneko erronka honekin. Zergatiak Maialen Olabek, EGK-ko presidenteak, laburtu ditu bideo honetan. Euskaraldiarekin bat egin duzuen EGK-ko elkarteen esperientziak bildu nahi genituzke. Animatzen zarete zuen esperientzia bideo batean bildu eta gurekin elkarbanatzera? Horrela euskaraldiaren argiune zareten EGK-ko elkarteen sarea josten joango gara eta dinamikaren amaieran guztion esperientzia barnebiltzen duen bideo bat egingo dugu. Heldu erronkari! #AhoBizi zein #BelarriPrest Eta animatu zure bideoak bidaltzera! #gehiagogehiagorekingehiagotan
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak