Walk on the wild side, Andoni Delirium (Lou Reed mila esker, 2014)

2016-10-21
LETRA Holly etorri zen Miamitik, auto stopean herria zeharkaturik, bidean bekainak eta zangoak egin eta mutila bihurtu zen neskatil, zioen, "Honey, paseo egin alde gaiztotik", zioen, "Honey, paseo egin alde gaiztotik"!! Candy irlaz kanpotik etorria zen, atzeko gelan denon maitalea izan zen, baina burua ez zuen galtzen, besteen hanka artean galduta ere, zioen, "Baby, paseo egin alde gaiztotik", zioen, "Baby, paseo egin alde gaiztotik"!! Eta neska beltzek... Oh!! Joe "Txikia"k ez zuen ematen dohainik, denek ordaindu behar zuten lehenik, hauts bat hemen eta hauts bat hor, New York hiria egokia da esateko "Hey, baby, paseo egin alde gaiztotik", zioen, "Hey,Joe, paseo egin alde gaiztotik"!! Sugar Plum Fairyk kalera jo zuen arin, bilatzen ari zen arimarentzat janari, Apollora bidean ikusiko bazenu nola zihoan, zioten, "Hey, Sugar, paseo egin alde gaiztotik", ni nioen, "Baby, paseo egin alde gaiztotik"!! Jackie guztiz speediko dabil, egun batez James Dean dela sinesturik, orduan puskatu zen, itxuraz, Valiumaz zikinduriko zukeen hura, zioen, "Honey, paseo egin alde gaiztotik", ni nioen, "Honey, paseo egin alde gaiztotik"!! Eta izkinako neskak... Oh!! .................................................................................................. Delirium Tremens taldeko Andoni Basterretxeak Lou Reed jaunaren kantu bat euskaratzen "Lou Reed, mila esker" diskoan. 2014. urtean Jonan Ordorika jaunak bultzatu zuen omenaldi gisa. Andoni Basterretxea, ahotsa Javi Pez, programazioa Fernando Saunders, baxua ta ahotsa Karlos Aranzegi, bateria Iñigo Muguruza, gitarra 2013. urtean, Lou Reed artista amerikarra hil zen. 2014. urtean, lehen urtemugarekin bat, Euskal Herriko hainbat kantarik New York hiriko abeslari haundiaren omenez grabatutako diskoa argitaratu zuten, "Lou Reed, mila esker". Jonan Ordorika soinu teknikari eta Lou Reed jaunaren zale sutsuak bultzatu zuen proiektua, Txuma Murugarrenek euskarara ekarritako Reeden hamar kantu biltzen dituena, tartean, haren ezagunenetako batzuk. Kantuei ahotsa jarri zietenen artean, Ruper Ordorika, Anari, Petti, Gorka Urbizu, Maddi Oihenart, Txuma Murugarren, Gari, Evaristo edota El Inquilino Comunista taldeko Santi eta Alvaro anaiak daude. Fernando Saunders jaunak bere baxua jo zuen kantu gehienetan. Horretaz gain, AEBetako beste hainbat musikari proiektura erakartzea lortu zuten, Mike Rathke (gitarra), Jane Scarpantoni (biolontxeloa), Dalibor Mraz (bateria), Pete Min (gitarra), Oliver Lee (gitarra), Adam Armstrong (bateria), Duke McVinnie (gitarra)… Euskal Herriko izen ezagunak ere ageri dira kredituetan, Arkaitz Miner, Rafa Rueda, Javi Pez, Iñigo Muguruza, Joseba Tapia, Xabier Leturia, Txus Aranburu, Karlos Aranzegi… EROSI... http://txaudiovisuales.com/musica/loureedmilaesker ........................................­.................................................... Una versión de Lou Reed a cargo de Andoni Basterretxea, cantante del mítico grupo vasco Delirium Tremens. Fue incluida en un disco homenaje, "Lou Reed, mila esker" (Muchas gracias, Lou Reed), producido por Jonan Ordorika en 2014. El gran Lou Reed falleció el día 27 de octubre de 2013. La enorme personalidad y la prolífica carrera de este músico neoyorquino dejaron un sello imborrable en la música contemporánea. La escena rock vasca, claro, no ha sido ajena a todo ello y, en 2014, Jonan Ordorika capitaneó un cuco disco de homenaje a Lou Reed, en el que participan una decena de músicos vascos o Fernando Saunders, bajista durante más de 30 años de la banda de Reed y productor de algunos de sus discos. En "Lou Reed, mila esker" (Muchas gracias, Lou Reed), prestan su voz y su destreza instrumental, entre otros, gente como Anari, Gari, Ruper Ordorika, Evaristo (La Polla), Gorka Urbizu (Berri Txarrak), Petti, Andoni (Delirium Tremens), Joseba Tapia, Rafa Rueda o los miembros de El Inquilino Comunista. La traducción y adaptación de los textos corrió por cuenta de Txuma Murugarren. ENTREVISTA... http://www.eitb.eus/es/cultura/musica/detalle/2674138/disco-lou-reed-mila-esker--lou-reed-dejo-poso-indiscutible/ ........................................­............................................. "Lou Reed, mila esker" (Thank you, Lou Reed) is a recopilation of Basque covers of Lou Reed´s songs. In this album, produced by Jonan Ordorika in 2014, a few of Basque artists like Gari, Ruper Ordorika, Anari, Andoni Delirium, Evaristo, Gorka Urbizu, Maddi Oihenart, Txuma Murugarren, El Inquilino Comunista or Petti played with Fernando Saunders, Jane Scarpantoni and Mike Rathke. BADOK... http://www.badok.eus/musika/lou-reed-mila-esker/ DELIRIUM... http://www.badok.eus/euskal-musika/delirium-tremens
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak