[#LehenikHerriaPodcasta] Mendizaleok! Gu euskaldunak gara?

2021-12-14
Nazio bulkada ahuldu dela irakurri dugu azken hilabeteetan, abertzaletasuna agorturik dagoela eta nazio identitateak pultsu berri bat behar duela. Baina, hala da? Zein zantzuk garamatza tesi horretara? Zein da nazio zapaldu batetik globalizazioaren aurrean aldarrikatu behar dugun abertzaletasuna? Zein pisu dute bide horretan ereserkiek, ikurrek, kulturak edo euskarak? Lur Albizu, Edurne Benito del Valle eta Andoni Olariaga elkartu ditugu oraingoan #LehenikHerria podcasteko mikro aurrean; zalantzaz beterik, baina ausardiaz.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak