Urriaren 1ko erreferenduma gogoan Iruñean

2018-10-01
Katalunia · Euskal Herria, bi herri borroka bakarra. VISCA LA REPÚBLICA CATALANA! Gaur urte bete, funtsezko jauzia gertatu zen Kataluniako prozesu independentistan. Urriaren 1eko erreferendumean, Kataluniako herriak, Estatuaren errepresio basatiari aurre egin eta argi adierazi zuen bere borondatea, egundoko demokrazia ariketa eredugarriaren bitartez. Argi eta garbi jarri zuen plaza politikoaren erdian Errepublika Katalana eraikitzeko agindua. Aldi berean, Kataluniako burujabetza prozesuaren aurrean gogor berragertu da ultranazionalismo espainiarra. Berriro ere, bere aurpegirik bortitzena erakutsi du sustraiak frankismoan dituen 78ko Erregimenak. Eta, erreferendumaren egunean, bereziki, izugarrizko gordintasunarekin agertu zen Estatuaren errepresioa. Gaur, Euskal Herritik, gure elkartasun eta konplizitate osoa erakutsi nahi diogu herri katalanari; bat egiten dugu Errepublika Katalanarekin; preso eta exiliatu politiko guztien askatasuna exijitzen dugu eta gogor salatzen dugu espainiar Estatuaren errepresioa. Borroka honetan katalanek beste jokatzen dugu geuk ere. Guztion etorkizuna jokoan dago. Espainiar Estatuak, prozesu soberanista katalana eragotziz, independentismoari aukera eta bide guztiak itxi nahi dizkio Katalunian zein Euskal Herrian. Bi herrien arteko indarrak batzeko garaia da. Hemen ere prozesu soberanista martxan jarri eta Kataluniarekin batera, estrategia komun baten bitartez, Estatu autoritarioari aurre egin eta bi herriok independentziaren bidean aurrera egiteko ordua.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak