Gaztelubide elkartearen aurrean protesta feminista II

2019-08-15
Ama Birjin bezpera egun seinalatua da Gipuzkoako hiriburuan. Afaria kontrako eztarritik bidali diete mugimendu feministak eta Donostiako Piratek Gaztelubide elkarteko kideei, asteartean izandako hamaika sexu erasoek –bi bortxaketa barne– eragindako haserrearen ondorioz. Urtero gaurko egunez egiten duten beren ekitaldi kuttuna Festara ezin izan dute normaltasunez abestu, inguruan ehunka lagun oihu eta zalapartaka izan baitituzte beren harridurarako. "Erasorik ez erantzunik gabe" leloa ozen entzun da hiriko Alde Zaharrean gauerditik aurrera. Informazio guztia: https://www.argia.eus/albistea/gaztelubide-elkarteak-ordaindu-du-eraso-matxistek-eragindako-mugimendu-feministaren-haserrea
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak
urtea
1593