Georgiera hilabete batean: Emaitzak

2020-10-04
Kaixo! Irailaren hastapenetan georgiera ikasten hasi nintzen. Urrian sartu berritan, nire maila zertan den hobeki jakiteko nire irakasleak niretzako gai batzuk prestatu ditu, nire solasa xaxatzeko Bertzeak bertze, galdegin dit "Zer da bizitzaren zentzua?", "zer da maitasuna?" "Nola definitu edertasuna?" Gaur horien gisako itaunei bat-batean erantzutea dagokit. Kontent naiz lortu dudan mailarekin, eta segur naiz euskaraz ikasi izanak georgierarekin lagundu nauela. Ea oraindaino ikasitakoa helduleku egokia datekeen geroari so hizkuntza eder honetan gehiago barneratzeko. Mintzamena lantzeko online irakaslea, Libo, hagitz lagungarria izan zait. Georgiera ikastea interesatzen bazaizu, hemen duzue haren perfila: https://www.italki.com/teacher/5949871 Ez zara damutuko!
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak