Igaraba Urumea bailaran

2021-12-15
Itsas-enarak bidalitako irudiak eta Aranzadik ateratakoak. Galtzeko arriskuan dagoen ugaztuna da igaraba, eta Aranzadi Zientzia Elkarteak duela 6 urte sorturiko urmael batean izan da grabatua. Azken urteetan zientzia elkarteak eremuan egin dituen kudeaketa eta ikerketa lanak hasi dira emaitzak ematen. Duela gutxi arte, igaraba (Lutra lutra) iraganeko gauza zen Urumeako behe eremuan. Iyaraba edo ur-txakurra izenarekin ezagutzen zuten bertakoek. Lekukoen arabera 1940-50 inguruan ikusi zen azkena bailaran, Urumea bailarako ahozko ondarea eta ondare naturala ikertzen duen “Gure faunari eta florari begira” liburuak dioen moduan. Euskadin galtzeko arriskuan dagoen espeziea da eta duela urte gutxira arte, Gipuzkoan desagertutzat ematen zen. Duela astebete jakin da, ordea, berriz ere bueltatu dela. Aranzadi Zientzia Elkarteak sorturiko urmael batean izan da filmatua, gauez, putzura gerturaturiko baso-igel gorriak harrapatu nahian.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak