Naziometroa: termometro eta iparorratz

2021-02-22
www.berria.eus | Hamaika Gara egitasmoaren sustatzaileek solasaldi ziklo bat antolatu dute, burujabetzak eta erabakitzeko eskubideak «arduratzen» dituzten eta «aktualitateari lotuta dauden beste gai batzuekin duten intersekzionalitatea aztertu eta herri eztabaida bat elikatzeko asmoz». Otsailaren 24an hasiko dira, eta zazpi mahai inguru prestatu dituzte ekainera bitartean. Lehen solasaldia Naziometroa: termometro eta iparorratz izango da. Parte Hartuz ikerketa taldeak eta Telesforo Monzon eLaborategiak eginiko barometroaren ondorioak eta emaitzak laburtuko ditute. Parte hartzaileak: Arkaitz Fullaondo, ikerketaren batzorde zientifikoko kidea. Xabier Barandiaran, EAJko Euzkadi Buru Batzarreko kidea. Roberto Uriarte, Unidas Podemoseko diputatua Floren Aoiz, Iratzar fundazioko burua. Harpidetu BERRIAren kanalera: http://www.youtube.com/subscription_center?add_user=berriatb Izan zaitez BERRIAlaguna: https://www.berria.eus/berrialaguna/berrialaguna
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak