#OrainPresoak Ziega bat Iruñeko erdigunean espetxe politika salatzeko

2018-12-28
Iruñeko erdigunean kokatu den ziega batekin espetxe politikaren aldaketa eta presoen eskubideak errespetatzea exijitzen ari da Orain Presoak dinamikaren baitan abenduak 28 eta 29a bitarte espetxeko zelda irudikatzen duen gela garden bat ezarri da Sarasate pasealekuan. Ekimen honen bitartez, "egungo espetxe politikak eragiten duen sufrimenduarekin amaitu eta euskal preso eta senideen giza eskubideak errespetatzea elkarbizitzarako beharrezkoa" dela adierazi nahi dute. Nafarroako eskuinak ekimen honen aurka elkartu da. "Aurrera urratsak eman eta sufrimendurik gabeko etorkizun bat eraikitzeko, ezberdinen arteko batasunaren beharra ere nabarmendu" nahi dute, bi egunetan zehar hainbat eragiletako ordezkariak eta alor ezberdinetako norbanakoak zelda barrutik euren ekarpena eginez. Gaur, goizeko 11:30etan ekitaldi batekin eman zaio hasiera ekimen honi "espetxe politikaren aldaketa, bakerako eta elkarbizitzarako ezinbesteko zubi" dela gogoraraziz. Arraizak, egoera hau aldatzea eta elkarbizitzari ateak zabaltzea "guztion ardura" dela eta "ezberdinen arteko batasuna horretarako tresna" dela adierazi du. Horrez gain, "sufrimendua sortzeari utzi beharra dagoela" azpimarratu du, "iragana ahanzturan utzi gabe, biktima guztien errekonozimendua eta erreparazioa lehentasunezko eginbehar gisa" kokatuz. Azkenik, urtarrilaren 12an Bilbon eta Baionan egingo den "manifestazio anitz eta zabalean" parte hartzeko deia luzatu du hizlariak, "bakearekin guztiok irabazle garela" aldarrikatuz.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak