Txilly - NORAEZEAN [Remix]

2018-05-16
Tx. 2018. [[Probatzen]] Letra: Bi pauso ondoren burua jaten. Leku berean naiz, ezin aurrera egin. Ibiltzen irakasten digute ez dutelako nahi gu pentsatzen geratzerik. Xehetasunetan galduta, noraezean, iparrorratza bueltaka. Eztakit non nagoen, baina horrek duen xarma zer? Miresmenak sortarazten du idazlea. Galduta egotearen konotazio txarrak, zalantzazkoa baztertzen, gizaki geldoak. Eredu markatu batetik at, mendia libreki gurutzatzen duen arranoa. Haizeari hitz egin nion berriz sentituko nuelakoan. Aspaldiko zauriak laztandu zizkidan, esan gabe zioan ez zizkiola kontatuko inorri nik botatakoak. Bidean galduriko sekretuen oihartzuna entzun da Oiartzunen, hau da entzutekoa. Hitz-jolasak beste behin nire buruan, ahotik botatakoan oxigenoa. Tira birak, bai eta ezak. Arrazoia pertsona balitz denak hari galdezka: ea zergatik, ea baden beste modurik,... Mundu honetan autonomia ez dago sobran.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak