LUBAKI LAINOTSUA - NOLA SORTU ZEN

2021-11-15
LUBAKI LAINOTSUA ikuskizunaren sortze-prozesuaren inguruko dokumental laburra. 2021. Egileak: PANARAMA STUDIO. https://www.somospanarama.com/ Musika: Gartxot Unsain https://atxteatroa.eus/lubakilainotsua/ SINOPSIA Izen gabeko gerrearen lubaki batean, soldadu beterano bat dago, bakar bakarrik, beste sasoi bateko gerlaria; baldintzarik gabeko militantzia eta diziplina zorrotza. Aspaldian ez dagoz batailarik, ezta etsairik be,....badirudi dana bare-bare dagoala. Irla bateko naufrago baten antzera, espazioan eta denboran gatibu. Bat-batean, zorioneko (edo zoritxarreko) egun batean, soldaduaren mundua hankaz gora jarriko dauan gutuna ailegatzen jako postari gazte baten eskutik. Gutun horrek bakotxaren onena eta txarrena azaleratuko dauz, maitasuna, heriotza, bildurrak, gupidea, gorrotoa, frustrazinoak... Belaunaldien arteko talkea. Zahar eta barriaren arteko komunikazinoa, norberaren bizitza balioan jartzea, trantsizino naturalearen aurkako eta aldeko argudioak.....Tira! Bizitza bera, muzturretatik kontatuta. FITXA TEKNIKOA Ideia: ATX Teatroa Zuzendaritza: ATX Teatroa Kanpo begirada: Ximun Fuchs Antzezleak: Javier Barandiaran, Maren Basterretxea eta Miriam K. Martxante Soinu espazioa / musika: Gartxot Unsain Letona Argiztapen diseinua: Ion Chavez Teknikaria: Xabino Alkorta Jantziak: Marodi Sorkuntzak Argazkiak: Ainhoa Resano Kartela: Ezequiel Dawson Ikus-entzunezkoak: Panarama Ekoizpena: ATX Teatroa Eszenografia: ATX Teatroa Banaketa: ATX Teatroa Laguntzaileak: Eusko Jaurlaritza, Euskal Hirigune Elkargoa, Donostia Kultura, Kulturaz Kooperatiba, Mauleko Udala, Azpeitiako Udala, Errenteriako Udala, Igorreko Udala.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak