Moriako Erretratuak, dokumentala

2020-11-18
www.berria.eus | Iñaki Agirre kazetariak irailean eta urrian Greziako Lesbos uhartean hartu zituen irudiekin osatu du BERRIAk 'Moriako erretratuak' izeneko dokumentala. Moriako kanpalekua kiskali ondoren, han bizi ziren bost errefuxiaturen testigantzak biltzen ditu. Irudiak eta edizioa Iñaki Agirrerenak dira, eta edizio lanetan Agirre bera eta Lara Madinabeitia BERRIAko bideogilea aritu dira. Andoni Imazek jarri du ahotsa, eta produkzio lanetan Jon Ordoñez aritu da. BERRIAko Euskara taldeak ere parte hartu du bideoan. Agirrek Zaporeak elkarteari eman dizkio eskerrak bereziki Moriako kanpalekuan izan zen artean, eurengandik jaso zuen laguntzagatik.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak