Hamabost hilabeteko espetxealdi eskaera, M8ko protestetan parte hartzeagatik

2022-04-08
www.berria.eus | Txalo, besarkada eta malko artean. Horrela iritsi da Ainhoa Larunbe iruindarra Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusira. «Gora borroka feminista!», «borroka da bide bakarra!», «feminismoa ez da delitua!» eta antzeko leloak oihukatu dituzte epaitegi aurrean bildu diren dozenaka lagunek, akusatuari babesa adierazteko. Hunkituta erantzun du Larunbek, ukabila altxatuz eta bertaratutakoei eskerrak emanez, auzitegira sartu aurretik. Egin BERRIAlaguna: https://www.berria.eus/berrialaguna/ Harpidetu BERRIAren kanalera: http://www.youtube.com/subscription_center?add_user=berriatb
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak