Milaka lagun manifestazio feministan Donostiako Aste Nagusiko sexu erasoak salatzeko

2019-08-15
"Erasotzaileak, zuen jaia amaitu da. Emakume* piratok autodefentsa feminista" lelopean azken hilabeteotan Donostian egin den manifestaziorik jendetsuena egin dute. Donostiak Piratek jakinarazi dute orotara 11 erasoren berri izan dutela. Milaka lagun atera dira bart gertatutako sexu erasoen aurka protestan. Gaurko egitarau osoa bertan behera utzi dute Donostiako Piratek. Gunea alderik alde itxiz, pankarta erraldoi informatiboak jarri dituzte hainbat hizkuntzatan gertatua salatzeko.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak