1.-108 APARKALEKU GEHIAGO IZANGO DITUZTE LEKITTARREK ARAUTUTAKO APARKAMENDU SISTEMAN AURTENGO UDAN
Iazko urtean herritarrentzat prestatutako aparkaleku zerbitzuaren arrakasta ikusi ondoren, 2018an toki eta auzo gehiago prestatuko dira. Hori horrela, zerbitzuak 108 aparkaleku gehiago izango ditu herrian zehar banatuta, guztira 350 inguru.
Hauen artean, gune berri bat ere sortuko da, Aldamiz Etxebarria eta Letraukuaren zati bat hartuko dituena. Gune honetan herritarrentzat 80 aparkaleku erreserbatuko dira. Bestalde, Paskual Abaroa etorbidetik San Juan Talakora doan zatiak 13 toki gehiago izango ditu. Zumatzeta, Buenaventura Zapirain, Otxoa de Urkiza eta Agirre Solarte kaleetan ere 15 toki gehituko dira. Eusebio Maria de Azkuetik Basoaldera doan ibilbideak bere aldetik, plaza kopurua mantenduko du.
Berdez markatuko diren herritarrentzako aparkaleku erreserbatuak ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean egongo indarrean.
2.- II. MENDEKO AZTARNAK AURKITU DIRA GASOLINDEGI – ELIZ ATEAKO BERRURBANIZAZIO LANETAN
Lekeitioko Basilika eta gasolindegiaren arteko bidean berrurbanizazio lanak hasi eta erromatarren sasoiko aztarnak agertu dira, Kristo aurretik II. mende ingurukoak. Aztarna hauek, herriko beste hainbat tokitan aurkitu direnen antzekoak dira.
Egunotan, arkeologia lanak egiten ari dira berrurbanizatuko den gune honetan, elementu gehiago dauden jakin ahal izateko. Arkeologi lan hauen ondorioz, gasolindegi – eliz ateako obra luzatu egin da.
3.- ASTEBURUAN: IÑUDE ETA ARTZAINAK KALEJIRA/NEGUKO MERKATU TXIKIA
Zapatu honetan, martxoak 3, Etorkizuna Dantza Taldearen eskutik Iñude eta Artzainen kalejira egongo da 12:30etik aurrera. Dantza taldeko kideek garai batean menditik jaisten ziren artzainen eta herrian zeuden iñudeen arteko gorteatzea irudikatuko dute.
Bestalde domekan, martxoak 4, neguko merkatu txikia egingo da plazan. “lekitton bizi, herrian erosi, danok irabazi!” lemapean, Kitto merkatari elkarteko hainbat dendak merkatu berezi bat egingo dute. Neguko merkatua goizeko 10etatik eguerdiko 3retara egingo da plazan, eta euria bada elizapean.
4.- MARTXOAREN 8AN, ATHLETIC – REAL SOCIEDAD
Martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da eta Lekeitioko Eskolak “Zapran Gagoz” Euskal Eskola publikoaren jaiaren egitarauan barne, ekintza berezia antolatu du: Athletic eta Errealeko nesken arteko lagunarteko partidua. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera Lekeitioko futbol zelaian izango norgehiagoka. Zatoz animatzera!!
5.- ZINEA
LA FORMA DEL AGUA
1963. Baltimore. Gerra Hotza. Elisa (Sally Hawkins), neska gazte mutua, laborategi bateko atezaina da. Laborategian harrapatuta daukaten gizaki tankerako anfibio batez (Doug Jones) maiteminduko da …
6.- EGURALDIA
NEGU GORDINETIK UDABERRIRA 24 ORDUTAn. DATOZEN EGUNETAN GIRO ALDAKORRA IZANGO DU
Atzo elurra mara-mara eta tenperaturak 0 azpitik, ondorioz, hainbat arazo eragin zituen l
lehen orduetan. 11etatik aurrera tenperaturak epeltzen hasi eta egoera
normaltasunera itzuli zen. Gaur aldiz udaberriko tenperaturak izan ditugu hegoaldeko
haize zakarraren ondorioz. 80km/h abiadura gainditu du, azken orduetan ipar
mendebaldera aldatu eta bolara gogorrak eragingo ditu itsasaldean, ondorioz, abisu horia
ezarri du Euskalmetek. Zeruan hodeiak nagusitu dira, baina ostarte batzuk ere ireki dira,
bereziki goizean, datozen orduetan euri piskat egin dezake.
Ostiralean hegoaldeko haizearekin eta giro epelarekin jarraituko dugu. Goizean eguzkitsu egongo da leku gehienetan, baina arratsaldean pixkanaka lainotzera egingo du eta euri pixka bat egin dezake.
Larunbatean antzera jarraituko dugu. Goizean eguzki tarteekin eta arratsaldean lainotzen joan eta tantaren bat buzti dezake.
Igandetik aurrera giro aldakorrarekin jarraituko dugu. Eguzkiaz gozatzeko tarteak izango ditugu, batez ere astelehen eta astearte goizean baina noizean behin euri piskat egin dezake. haizea hegoaldetik zakar jarraituko du eta ondorioz tenperaturak epel mantenduko dira.
Irudi hauekin agurtzen gara, oso gutxitan ikusi dezakegu hau, Eragin zituen arazoetaz
aparte irudi ederra utsi zituen elurrak gure herrian. Gure baster eta txokoak elur geruza
batez estalita, gazteenek inoiz ikusi ez dutena. Askok 84ko elurteekin konparatu zuten
beste batzuk aldiz 2009koekin, hala ere, denbora luzez gogoratuko dugun egun hoietako bat izango da.