Euskal errepresaliatuak etxerako bidean jartzeko premia aldarrikatu dute gaur Lasterbidean

2019-05-19
Gaur Lakuntza eta Arbizu artean ospatu da Lasterbidean lasterketaren zazpigarren edizioa, "Leisterka denak itxaa!" lelopean. Korrikaren kirol eremutik jaiotako euskal errepresaliatuekiko eta beren gertukoekiko elkartasun herri ekimen honetan ehunka lagunek hartu dute parte. Eguraldia ez dute lagun izan, baina hala ere giro paregabea izan da egun osoan zehar. Lasterbidean euskal errepresaliatuekiko eta beren gertukoekiko elkartasun herri ekimen bat den heinean, desagertzeko jaio den ekimen bat da. “Ez genuke halako ekimen gehiagorik antolatu nahi” esaten dute antolatzaileek, "horregatik, hau azkena izatea nahiko genuke. Baina azkeneko preso eta iheslaria etxean egon arte halako ekimenak antolatzeko konpromisoari eusten diogu”.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak
hilabetea
41
urtea
875