EH Bilduk bat egin du presoen eskubideen alde deitutako mobilizazioekin

2019-01-10
Maddalen Iriarte: "Sakabanaketa politikak egindako bidea desegitea dagokigu. Gizarte honi mina, sufrimendua eta kaltea baino ekartzen ez dion dinamika anker honi amaiera eman beharra daukagu. Eskaera hori larunbateko manifestazioekin bat egiten duen herri honetako gehiengo sozial eta politikoarena da. EH Bildu ere mobilizazio horietan izango da, eta bertan parte hartzeko deia egiten die euskal herritarrei. Bestelako diskurtsoa eta mugimendu txikiak ikusi ditugu, bai, baina bide horretan beste martxa bat sartu beharra dagoela uste dugu. Euskal preso politikoek bizi duten egoera aldatzeko eta konponbiderako bestelako eszenatokia eraikitzeko beste martxa bat sartu eta inplikatu beharra dago. Ezinbestekoa da euskal gizartearen inplikazioa. Kalean mobilizaziorik ez badago ezinezkoa da aldaketa politikoak gertatzea. Bilboko eta Baionako kaleak betetzeko deia egiten dugu, bidezkoa eta premiazkoa delako, euskal gizartearen gehiengoak eskatzen duen bezala, espetxe politika aldatzea. Euskal Presoak Etxera". #OrainPresoak #Prestgaude #U12Bilbora
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak