2019ko Beldur Barik lehiaketa: Oinarriak

2019-09-23
Gazteen artean indarkeria sexista prebenitzeko asmoarekin, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak antolatzen du eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien zein EUDELen babesa du, hala nola, honako erakundeen laguntza: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saila, Enpleguko eta gizarte politiketako sailaren Gazteria Zuzendaritza, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) eta EITB. Egitasmoa 2009an sortu zen berdintasunaren aldeko euskal udalen Berdinsarea sarearen barruan. Beldur Barik lehiaketa programaren ekintza nagusietako bat da. 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzendua dago eta adierazpen artistikoak saritzen ditu. Lan horiek erakutsi behar dute neskek eta mutilek nola egiten dieten aurre ezberdintasun egoerei Beldur Barik jarrerarekin; alegia, errespetua, parekidetasuna, askatasuna eta autonomia, elkarkidetza eta indarkeria sexistaren bazterketa irmoa adierazten dituzten jarrerekin. Lanak aurkezteko epea irailaren 9an ireki da eta azaroaren 5ean itxiko da. Parte-hartzeko hiru kategoria daude: 12-13 urte bitartekoak, 14-18 urte bitartekoak; eta 19-26 urte bitartekoak.Lehiaketan parte hartu daiteke bakarka edo taldeka (ikastetxe bat, gela bat, elkarte bat). Iazko edizioan 312 lan eta 2.113 gazte aurkeztu ziren. Datuek erakusten dute,beraz, urtean-urtean lehiaketaren harrera ona handitzen doala. Beldur Barik Jarrera Beldur Barik ez da lehiaketa soil bat, aurkeztutako lanek Beldur Barik jarrera azaldu behar baitute. Hau da, kultura matxistaren zein indarkeria sexistaren adierazpen desberdinak eraldatzeko norbanako zein taldekako konpromisoa isladatu behar dute. Beraz, kalitate tekniko edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da, nesken ahalduntzetik gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilen matxismoaren aurkako konpromisoa erakusten dutenak. Adierazpen artistiko mota oro onartuko da. Kategoria bakoitzeko, 400 euroko sari bana banatuko da, ikus-entzunezko lana eta ikus-entzunezkoa ez den lana aurkezten dutenen artean. Horrez gain, 300 euroko herri bozkaketaren bitartez parte-hartze saria emango da. Baita, ekoizpen onena baloratzeko saria ere, 300 euroko saria jasoko duena. Epaimahaia honako hauek osatuko dute: proiektua bultzatzen duten erakundeetako ordezkariak; feminismoa, sorkuntza, kultura eta hezkuntza arloekin lotutako pertsonak; eta aurreko urteetako lehiaketako partaideak. Epaimahaiak kategoria bakoitzeko sariak aukeratuko ditu, eta herri bozkaketaren bitartez parte-hartze saria, berriz, Beldur Barik webgunearen bitartez egingo da: http://www.beldurbarik.eus * * * * * Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea Eusko Jaurlaritzaren erakunde autonomoa da, berdintasunerako politikak diseinatu, bultzatu, haien inguruan aholkatu, koordinatu eta ebaluatzen dituena, bai eta gizartea sentsibilizatzen duena ere, Euskal autonomia-erkidegoko emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreal eta eraginkorra lortzeko xedez. Erakundeak bi jardute arlo nagusi ditu: alde batetik, administrazio publikoekin burututako lana, berdintasunaren aldeko egiturak sendotzeko eta politika publikoetan generoaren ikuspegia txertatzeko neurriak martxan jar daitezen bultzatzekoa; bestetik, gizartearekin oro har egiten duen lana, emakumeen ahalduntzea bultzatuz, enpresetan berdintasuna egotea sustatuz, emakumeekiko indarkeria prebenitzeko neurriak hartuz, diskriminazio kasuetan aholkularitza eta defentsa eskainiz, bai eta gizartea berdintasunaren alde sentsibilizatuz ere. Argibide gehiago: http://www.emakunde.euskadi.eus eta http://emakunde.blog.euskadi.eus/ * * * * * Jarrai gaitzazu sare sozialetan: - Facebook: https://www.facebook.com/Emakunde - Instagram: https://www.instagram.com/emakundejgv - Twitter: https://twitter.com/emakundejgv Zure zain gaude!
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak