'El Conquis' eko azken atalari buruzko hausnarketa| Estratowhat

2018-04-23
Kaixo ekipoo! Zer moduz zaudete? Gaurkoan grabatzea pentsatua enuen bideo batekin nator. Aurreko astelehenean (2018/04/16) 'El Conquistador del Caribe' saioa ikusi genuen etxean (ni enaiz oso jarraitzailea, baina gurasoak bai) eta talde gorrian ikusi nituen jarrerak asko sutu ninduten twitterren jarraitzen nauzuenok jakingo duzuen moduan. Ez dakit zuek baina nik gertutik bizi izan dut talde batean lidergotza toxiko hori garatzen duten pertsonek nola jarduten duten. Sutilezia maila ezberdinak erabiliz garatzen dituzte botere-harreman horiek eta era berean egiten dute eraso horrekin men egiten ez dutenekin. Azken horiek, pertsona toxiko hauen erasoak jasaten dituztenak goraipatu nahi izan ditut hausnarketa honekin. Izan ere, iruditzen zait oso pertsona indartsua behar duzula, ze ez pentsa kanpotik ongi dagoela ematen duelako horrela egon behar duzula. Ze agian izorratuta zaude baina pertsonaje horiei zu gaizki ikusteko satisfakzioa eman baino nahiago duzu bere muturretan eman eta heurak baino hobeagoa izan. Conquiseko gertaera hau, kate publiko bateko saio batean gertatutakoa, adibide bezalara erabili nahi izan dut. Izan ere buruari buelta asko eginarazi zidan hori ikusteak eta nire bizipen batzuekin konektatu dut. Espero dut bideoa interesgarria iruditu izana eta zeozer gehitu nahi baduzue nik poz-pozik irakurriko ditut iruzkinak. Milesker ekipooo! . . . Harpidetu nire kanalera ti-ta batean!!! https://www.youtube.com/estratowhat ------------------------------------- Jarraitu EstratoWHAT sarean! - Twitter - https://twitter.com/arkkuso - Facebook - https://www.facebook.com/estratowhat - Instagram - http://instagram.com/arkkuso -Nirekin harremanetan jarri! - estratosferan@gmail.com ⊛⊛⊛⊛☼⊛⊛⊛⊛ EstratoWHAT, nonbait! Irakurle amorratua, telesailak zein filmeak ikustea biziki gustuko dut. Marisaltsera jaio nintzenetik. Ameslaria eta ameszalea. Bizitzaz maiteminduta nago. Kasualitateak ez dira existitzen!
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak