Mikel Zalbide

2022-01-31
Donostiako Ahotsak proiekturako egindako elkarrizketa, euskararen historia jasotzeko. Ikusi hiztun honen bideo guztiak hemen: https://ahotsak.eus/donostia/hizlariak/mikel-zalbide-elustondo/ *** Aieten jaioa, guraso biak bertakoak zituen. Bi anaietan zaharrena. Euskara zen hizkuntza nagusia familian eta auzoan. Zortzi urte zituenean, familia Parte Zaharrera (ensantxera, Euskal Herria kalera) joan zen bizitzera. Kolegio Alemanean egin zituen Batxilergoa bukatu bitarteko ikasketak, eta ondoren Ingeniaritza ikasi zuen. Garai horretan euskara klaseak ematen hasi zen, eta baita euskarazko terminologia sortzen ere, zientziaren alorrean hutsune handia zegoelako. Elhuyar taldearen sortzaileetako bat izan zen, eta ikastoletarako ikasmateriala sortzen ere aritu zen, besteak beste. 1978an UZEIn hasi zen lanean, hiztegigintzan. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailean Euskara Zerbitzuaren arduradun izan zen urte askoan (1981-2014). Euskaltzain urgazlea da 1983tik eta osoa 2006tik; hainbat lan egin ditu Euskaltzaindian. Hizkuntzalaria eta soziolinguista da. Euskal unibertsitatea sortzeko prozesuaz, EGA tituluaz eta beste hainbat kontuz hitz egin genuen berarekin.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak