Xabier Rey, espetxe politika "suntsitzaileak" eraila, Etxeraten arabera

2018-03-07
Xabier Rey euskal preso politikoaren heriotzak arduradunak dituela salatu dute Etxeratek eta Sortuk. Rey atzo aurkitu zuten hilik Cadizeko Puerto III espetxean, eta Etxerateko bozeramaile Urtzi Errazkinek argi utzi du Espainiar Estatuaren salbuespenezko espetxe politika suntsitzaileak hil duela. Sortuko idazkari nagusi Arkaitz Rodriguezek, berriz, preso iruindarraren heriotza saihestu zitekeela esan du, eta torturapean lortutako adierazpenetan oinarritutako sententzia guztiak berrikusteko eskatu. Reyren heriotza salatzeaz gain, larunbaterako manifestazio nazionala deitu dute Iruñean.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak