Su Ta Gar "Eskertza" | Alarma (2022)

2022-12-05
Su Ta Gar "Eskertza" | Alarma (2022) Erosi: http://denda.sutagar.com/produktua/alarma/ Comprar: http://tienda.sutagar.com/producto/alarma/ Buy: http://shop.sutagar.com/product/alarma/ ESKERTZA (M: Aitor Gorosabel Garai. L: Iker Rocandio) Mediterraneoan sortua, Bizkaiko golkoan eroria, gudari bihurturiko kapitain isil. Lore gorri sorta bat uretan, gure memorian gera bedi Enrique Moreno Plaza komandantea. Duela ia mende oso bat Matxitxako parean jazo zen. Etsaiari so arrantzontzitik, beldurrari iskin, xumeak erraldoiari egin zion aurre. Epikoa. Bou Nabarra. Vickers kanoiei tinko sakatuz, irrintzi bihurtua zelarik Steyr metrailadoreen tarrapata herriaren zaindarien esku. Danbada haien oihartzun lausoa aditzen dugu oraindik labar artean. Heriotzari zuzen begira berunezkoa zen itsasoan. Ekaitz erdian, suzko hobia bi ontzitako hogeita hamalau gizonentzat. Lubakietara ilunabarra abailtzean, lurralde osoan hasia zen gau luzea. Isiltasuna, itsasoa bare. Ambrosio, Meltxor, Pedro, Remigio, Gerardo, Miguel, Antonio eta beste guztiak iltzaturik gogoan. Isiltasuna, itsasoa bare. Restituto, Juan, Jose, Silvestre, Nemesio, Tomas, Modesto eta beste guztiak, ukabila estutuz, bihotzez, agur eta ohore! Duela ia mende oso bat Matxitxako parean jazo zen. Etsaiari so arrantzontzitik, beldurrari iskin, xumeak erraldoiari egin zion aurre. Epikoa. Bou Nabarra. Ikur, eredu hilezkorra, Bou Nabarra betiko. Aitor Gorosabel Garai: Ahotsak eta gitarrak | Voces y guitarras Xabi Bastida: Gitarrak | Guitarras Igor Díez: Bajua | Bajo Galder Arrillaga: Bateria Web: http://www.sutagar.eus Facebook: https://www.facebook.com/SUTAGARofizial Twitter: https://twitter.com/SUTAGARofizial Instagram: https://www.instagram.com/sutagarofizial
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak