BELDURRIK GABE (XATIRO feat SALDA DAGO)

2019-07-21
http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Xatiro, rapero bilbotarrak abesti berri batekin dator: Beldurrik gabe. Bere betiko ekoizlea den Ruben G. Mateosekin batera, Salda Dago abeslariarekin dator eta "Como Deadpool" lanarekin egin zuen bezala, bidai bat proposatzen du, oraingo honetan espaziotik. Amets egiteko; espazio-ontziak gidatzeko, ilargian dantzatzeko edota planeta bitxienak aurkitzera gonbidatzen gaituzte. Zatozte beraz bidai honetara non nostalgia eta, gauza guztien gainetik, beldurra atzera uzten ditugu egoera berriei aurre egiteko. Datorrena datorrela. Ez nuke nahi armazoia soilik izan Ez nuke nahi farrea opari tabernetan Ez nuke nahi itxurarik egin behar Jendea atsegiteko momentu txarretan Ez dakit zenbatetan huts egin dizut Zentzurik gabeko txorradak esaten jaietan ez dakit zenbatetan alde egin nauzu eskerrak txarra naizela matematiketan Ikasi dut jada/ zeharkatzen zeruak Konprenitu zaitut irakurtzen Jack Kerouac Idazteko tristurak badu bere zentzua Baina ez dizut orain kontatuko sekretua Dena bizkorregi badoa ah hurrengo geltokian jaitsiko gara Dena bizkorregi badoa, ah salto egingo dugu lapurren erara. Eta ilargian aurkituko nauzu dantzatzen Planeta bitxiak aurkitzen Espazio-ontziak gidatzen Batzuetan izar berriak pizten hemen gure oihuak inork ez ditu entzuten itxi begiak eta goazen izatera norberaren burujabe jarrai dezagun aurrera beldurrik gabe Biniloak biraka, lurrak biraka Ta Leica bat lepoan zu ta biok gara Robert Capa Sartuko gara binaka Apokalipsia ikusteko jarri bi butaka Dena pikutara doa ta ni hegaka ez ditugu kontutan hartuko datak ezta erlojuen orratzen norabidea oin gu gara mundu berri onen egileak malenkoniaren arerio iraganak ez gaitu minduko gaur ez jarri horrenbeste serio maite duguna gure baitan dirau momentua da hemen eta orain abiapuntua kokatzen nonahi jarri zure espazio trajea bai bai! Hemen egongo naiz zure zain zain Eta ilargian aurkituko nauzu dantzatzen Planeta bitxiak aurkitzen Espazio-ontziak gidatzen Batzuetan izar berriak pizten hemen gure oihuak inork ez ditu entzuten itxi begiak eta goazen izatera norberaren burujabe jarrai dezagun aurrera beldurrik gabe ESTR: Beldurrik gabe Salda Dago: Apurtu erlojua, gelditu dezagun denbora Egan egiteko espazioaren kaiolatik kanpora Ni eta zu, zu eta ni, 1+1 ez dira bi, Zu eta ni 1+1 ehuneko ehunekoa gara zoroen erara Zoragarria zara hauts-izpiak bezala, Hautsi ispiluak ez dudalako ikusi nahi nire ikara Nire igandeko kafea, nire ipar izarra. Salda Dago! Xatiro! Ni ta zu, zu ta ni: 1+1 ez dira bi… Begira gora!
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak
urtea
469