Ereserkia - Oñatz Dantza Taldea

2021-07-01
Oñatz Dantza Taldearen 50. urteurrenean, 25. urteurrenean sortutako ereserkia berriztu da. Orduko hitzak osatu, eta dantzari ohi zein egungo dantzari eta haurrek jarri diote ahotsa taldeko musikariek eta Aita Madina Txistulari Taldeko txistulariek jarritako musikari. -Instrumentuen eta ahotsen nahasketa: Iñaki Zubia Igartua eta Imanol Astudillo Diaz -Irudiak eta muntaia: Jone Markuleta Etxegoien, Danel Teran Fernandez eta Gontzal Belategi Zubia Eskerrik asko proiektu honetan zuen aletxoa jarri duzuen gorulari guztioi! #GureSokarenGorulariak Ereserkiaren letra: Mendi arte polit (e)ta eder batean, salto (e)ta girak egiten ditugu beti alaitasunez. Horregatik, bihotzez behintzat gara txantxikuak, Euskal Herrietan oñatzak utziaz gabiltza urtez urte (BIS) Askotan hanka-putz egin eta erori arren lurrera, indar berriak hartu eta jarraituko dugu aurrera! (BIS) Mende erdi oso baten oinordetzak, ereindako haziak sendo (e)ta koloretsu erne ditu. Soka-dantza batek lotzen dituen dantzariak, gaur (e)ta biharko plazetako 'Gure Sokaren Gorulariak' (BIS) Askotan hanka-putz egin eta erori arren lurrera, indar berriak hartu eta jarraituko dugu aurrera! (BIS) Haur (e)ta gazte askok horretan darraigu, kalejirak eginez eskuak emanaz denok elkarri. Urte luzez jarraituko dugu saltoka dantzan, gu baikara herriko pozaren etorkizunaren oinarri (BIS) Askotan hanka-putz egin eta erori arren lurrera, indar berriak hartu eta jarraituko dugu aurrera! (BIS)
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak