UDALETIK 01-31

2019-01-31
1.-LEKEITIOTIK BILBORA ZUZENEKO AUTOBUS ZERBITZUA Lekeitiotik Bilbora joan etorria egiteko Bizkaibusen zuzeneko zerbitzua martxan jarriko da hurrengo astelehenetik aurrera. Honek, eskari handiena dagoen orduetan autobus bidaiaren iraupena murriztea ekarriko du. Lanegunetan, goizeko 6:15ean Lekeitiotik zuzeneko autobusa egongo da Bilbora, tartean geldialdi gutxi batzuk eginez eta bidaiaren iraupena zeharo txikituz. Zerbitzu berri hau ez da ez Markinan ezta Iurretan geldituko. Bestalde, 15:00etan Bilbotik Lekeitiora datorren autobusa ere zuzenekoa izango da, aipatutako geldialdi gutxi horiekin. Gaur egunean dauden zerbitzuak mantentzen dira, bai orduak eta bai geltokiak, zerbitzu zuzen hau berria da eta lehen orduan Bilbora, lanera edo unibertsitatera joateko denbora aurrezten lagunduko du. Gogoratu!! Zerbitzua otsailaren 4tik aurrera jarriko da martxan. Udala, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, lanean jarraitzen du, Lekeitio – Bilbao, Lekeitio – Gernika eta Lekeitio – Galdakao zerbitzuak hobetzeko. 2.- TRAFIKO LAGUNTZAILEAK KONTRATATZEKO LAN-POLTSA BERRIAK ZABALIK Lekeitioko Udalak Mugikortasun eta Hiritartasun laguntzaileen lan poltsa handitzeko hautaketa prozesua hasi du. Trafiko laguntzaile hauek aldi baterako premiak estaltzeko helburua izango dute, gehien bat uda sasoian, lau hilabete gutxi gora behera. Herriko ibilgailuen eta oinezkoen arteko trafiko jarioa errazteaz aparte, aparkatzeko gune berdeak eta udal ordenantzak betearazteko begirale lanak egingo dituzte. Lanpostuaren lansari gordina hileko 1.821 €-koa izango da. Aurkezteko epea irekita dago iada eta halan egongo da martxoaren 1eko 14:00ak arte. Interesatuek dokumentazio guztia Lekeitioko Udaleko bulego orokorretan aurkeztu beharko dute. Lan poltsaren oinarriak Udaleko bulego orokorrean www.lekeitio.eus-en daude eskuragarri. 3.- SPINING KLASEAK ASTEBURUETAN Spining egitea gustuko baduzue edota kirol hau egiten hastea pentsatzen ari bazarete aukera paregabea izango duzue. asteburuetan , bai zapatu zein domekan goizeko 9:30 etan klaseak antolatu dira. Ez duzue aitzakiarik! Animatu spinning prezio berezian egitera! 4.- ZAPATU HONETAN HONDAKIN BEREZIAK BATZEKO PUNTU MUGIKORRA PLAZAN Zapatu honetan, otsailak 2, goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:00ak arte hondakin bereziak batzeko puntu mugikor bat izango duzue Lekeitioko Independentzia Enparantzan. Batuko diren materialak hurrengo hauek izango dira: Aerosolak, Substantzia arriskutsuak dituzten ontziak, autoen pilak, bateriak, fluoreszenteak, tonerrak, botikak eta erradiografiak, motorretako olioak, bonbonak, etabar. Zerbitzu hau hile bitik behin jarriko da. Hurrengoa, apirilaren lehen zapatuan izango da, hau da, apirilaren 6an. Ingurumena zaintzea denon ardura da eta etorkizunean gure bizitza hobea izaten lagunduko du. 5.- ZEA MAYS LEKEITION!!! Zea Mays-ek kontzertua emango du Lekeition otsailaren 22an, arratsaldeko 20:30etan, Ikusgarri aretoan. Sarrerak jada salgai daude 12 euroren truke Kultur Etxean arratsaldez eta Traolan. Animatu eta lortu zure sarrera!
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak