EIKA Indeus Elkarrizketa: “Erakutsi behar dugu posible dela euskaraz lan egitea, euskaraz bizitzea”

2022-06-02
EIKA, INDEUS, Industriaren Euskal Plataformako kide da. Plataforma honi buruzko informazio zabalagoa hemen aurkituko duzu https://indeus.spri.eus/eu INDEUS industrian euskara bultzatzeko sortu zen eta euskararen presentzia areagotuz, euskal enpresen lehiakortasunaren euskarri izatea du helburu. EIKAko presidentea ekarri dugu Indeus Elkarrizketak (https://www.spri.eus/berrikuntza-komunikazioa/indeus-elkarrizketak-industriaren-euskal-plataformako-enpresekin-egindako-solasaldi-sorta-abiarazi-du-sprik/) solasaldira. 1973.urtean Lea-Artibai eskualdean eratutako kooperatibako presidente Iñigo Arrieta izan dugu solaskide. Egosketa elektrikorako osagaiak eta sistema integralak egiten dituen kooperatiba honetan euskarak duen garrantziaz ere hitz egin dugu Iñigo Arrietarekin: “Arlo sozioekonomikoan apustu bat egin behar dugu. Enpresetan be bultzakada bat emon beharko diogu euskarari, gure gazteek euskaraz lan egiteko aukera izan dezaten. Erakutsi behar dogu posible dala euskaraz lan egitea, euskaraz bizitzea.” EIKAri buruz gehiago jakin nahi izanez gero, hona hemen bere youtubeko kanala: https://www.youtube.com/channel/UCLGKZpkaGKJ15SnL0MhQuMg Informazio gehiago: https://www.spri.eus/iktak-komunikazioa/apustu-bat-egin-behar-dugu-arlo-sozioekonomikoan-erakutsi-behar-dugu-posible-dala-euskaraz-lan-egitea-euskaraz-bizitzea-inigo-arrieta-eika/ #IndeusElkarrizketak #EIKA #Indeus #IndustriaEuskaraz #SpriTaldea
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak