Korrikaren galerari aurre egiteko, diru ekarpenak jasotzeko kanpaina abiatu du euskaltegien sareak
2021-02-23
www.berria.eus | 2021. urteak Korrikarena izan behar zuen, baina iazko urrian aurreratu zuten urtebete atzeratuko zela euskararen aldeko ekitaldia. Baina Korrika ez da euskara sustatzeko ekinbidea soilik, AEKrentzako finantza iturri ere bada, eta aurten ekarpen hori gabe geratzea kolpe itzela izango zela esan zion Asier Amondo Korrikaren koordinatzaileak BERRIAri. Galera horri aurre egiteko, herritarren diru ekarpenak jasotzeko kanpaina bat abiatu du euskaltegien sareak: Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! leloa izango du kanpainak, eta dagoeneko ekarpenak egiteko aukera dago.
Harpidetu BERRIAren kanalera: http://www.youtube.com/subscription_center?add_user=berriatb
Izan zaitez BERRIAlaguna: https://www.berria.eus/berrialaguna/berrialaguna