Oreinak (Anari)

2022-02-02
Bideiklip originala: https://youtu.be/AqyRgb-TR3U Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873 Bonbereneak aurkezten du: "Oreinak", Anari eta bere bandak 2015eko abenduaren 13an Bonbereneako pabilioian "Zure aurrekari penalak" diska aurkezteko eskeini zuten kontzertuan grabatutako kanta. Behin izan zinenaren eta izango zarenaren Artean begira duzun testigu bakarra zeu zara Isilean galdu dituzun gerra guzti horiek denak Eta zugan oraindik Ikusi nahi ez duzun hori dena Ihes egiten diozun Eta jarraitzen zaituen Horren artean bizi zara Bide ertzeko seinaleetan bizi diren orein horien antzera Beraien bizitzatik Behingoz salto egitera Ausartzen ez direla Eta denborarekin Oraindik ez hura Bihurtu zen honezkero ez hartutako erabaki Gabeko erabakiz Isilean desagertzen diren Espezie horien antzera Itzaltzen ari zara Bera korrika Ta zu berriz oinez Minik egiten ez duten zauri horiek marraztu dizkizuten parentesien artean bizi zara Mapa zahar bat zara Eta zure basoetan barna oreinak ihes batetik bestera Kotxeko argien artean Eta zuk zeure burua behin Nola harrapatu zenuen Oinaze hura ospatzen Orgasmoei darraien Tristura pizti horren Zati bat baino ez bada ere Egun hartan zerbait Ulertu zenuen http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak