"Katana" erabili nahi izan du oraingo honetan Laize MC sortzaileak gaur egungo musika komertzialari kritika egiteko.
2020an kaleratutako "Oasi" abestiaren lo-fi estiloa alde batera utzita erritmo elektroniko indartsu batekin datorkigu, 808 motako baxu sakonak eta sintetizadore ilunak protagonista dituen abesti honekin. Kritika hau plazaratzeko musika mota komertzialaren soinua eta estetika bereganatu nahi izan ditu, honen ezaugarriak agerian uzteko asmoz, baina aldi berean, aldarrikapen tresna gisa erabil daitekeela erakutsiz.
Lan osoa berak burutu du, Gorka Gomez sortzailearen laguntzaz, biak Taupaka elkartearen partaide izanik, kultura aske eta autogestionatuaren aldeko apustua eginik.
Letra: Laize
Ekoizpena, grabazioa eta nahasketa: Gorka Gomez
Kamara: Gorka Gomez
Edizioa: Laize
2021. urtean sortuta Kikarartean espazio kreatiboan