"Gutako erdion segurtasuna ezin dugunez bermatu, jaiak bertan behera uztea erabaki dugu"
2019-08-14
Azken 24 orduan gertatu diren eraso sexistak direla eta, gaurko jai egitaraua bertan behera utzi dute Donostiako Piratek. Beraien guneetan sei eraso izan dira. “Gutako erdion segurtasuna ezin dugunez bermatu, jaiak bertan behera uztea erabaki dugu”.