Skakeitan - Eman Ez Genuen Konzertua [live docu]

2021-07-14
0:00 Intro 0:56 "2 Minutu (Nola Galdu Denbora) 3:38 Skakeitanen soinua 6:37 "Ezpainetan Odola" ft Juanjo Berasain (Ezpalak) 9:58 pandemiaren ondorioak 11:43 "Orekariak" ft Juantxo Arakama (Glaukoma) 15:34 etorkizuna 17:13 "Me Voy" ft Xsakara Esker bereziak Badator, Arriguri, Uhina eta Maukako familiari. Zuek gabe, ezin ❤️ Amnesia, amnesia eta klip batzuk. Amnesia, klip batzuk eta eszenatokiak zapaldu ez dituen disko bat da Skakeitanek urtebete atzera begiratuz ikus dezakeena. Horrek ekarri dizkion galera guztiekin, bizitzaren ironiak! Baina talde hau ez da iraganeko pantailari begira gelditzen den horietakoa, ez eta bere ikuslegoari penak kantatzen ibiliko dena, hare gutxiago urteurrenengatik gauza berezirik antolatzen arituko den enegarren taldea. Izan ere, etxeko lehioak irekita dituen banda bat da, ez du freskotasuna galtzen eta unean uneko sentipenen eta beharren arabera egiten du bidea. Hala da, kontzertu bat eman zen berez eman ez zen momentu batean, mundua, gure mundua, edo kultura geldirik zegoenean; publikorik ez, lekukoak bai, ordea. Bertan aurki dezakegu taldearen oraingo argazkirik fidelena, barnean daramatzagun abestiak, gaurkoak eta atzokoak, gaurko begiradatik, Skakeitanen zuzenekoak dakarren indarraz kamarek jaso zituzten irudiekin. Lehergailu bat. Geltoki honetan gauden bitartean banda honek egin digun oparia da “Inoiz eman ez genuen kontzertua”, tsunami baten bidez taldearen itsasoan barrena igeri egiteko aukera aparta. Zeren zain zaude?
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak