Mobilizatuta jarraitzeko beharra, irakasleen ikaspen

2018-03-15
Irakasleen %75ek utzi du bere lana gaur. Bi eguneko greba egin dute unibertsitatez besteko hezkuntza sektoreko langileek, eta gaur, atzo bezala, hezkuntza sistemak bizi duen egoera salatu dute. 15 hilabete daramate konfrontazio fasean: egin dituzte greba eta mobilizazioak, eta eseri dira Jaurlaritzarekin negoziatzera. Nahi zutena lortu ez, eta berretsi dute apirilean aste osoko lanuzteak egingo dituztela sektoreka, eta sektore guztien greba antolatuko dutela ekainaren 12rako.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak