Donostiako Zinemaldia | Laburpena, irailaren 18a

2021-09-18
www.berria.eus | Asteburuaren iritsiera antzematen da Kursaal inguruko kaleetan, baina, hala ere, badira han-hemenka zinemazaleak. Zinemaldiaren bigarren egunean, Maixabel filma izan da jaialdiko protagonista. Gaur aurkeztu dute, eta prentsaurreko bat ere eman dute ekoizpenaren nondik norakoak kontatuz. Jardunaldiak utzi duen beste momentu bat Hemen elkartearena da; iaz bezala, argazki sinboliko bat atera dute Tabakaleran, ikus-entzunezkoetan eta arte eszenikoetan lanean diharduten emakume sortzaileen alde. Bukatzeko, Bolante baten historia ere proiektatu dute Printzipe aretoan, eta Eneko Etxeberria Naparraren anaia ere bertan izan da filma ikusten. Harpidetu BERRIAren kanalera: http://www.youtube.com/subscription_center?add_user=berriatb Izan zaitez BERRIAlaguna: https://www.berria.eus/berrialaguna/berrialaguna
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak