Zero kilometro, batzen gaituen distantzia

2022-05-10
Zero kilometro bai, baina ez betikoa. Izan ere, bertakoa ez ezik, gertukoa ere eskaintzen du Goienak. Betikotik atera eta eskaintza bizigarri bezain berritzailea jartzen du debagoiendarren eskura; eskualdea josteko, batzeko. Goienakideren helburu behinekoena euskararen normalizazioa da, komunitatea errotzea, sendotzea eta handitzea; herrigintza aktibatzea; betiere, aliantzak sortuz eskualdean. Debagoiena bizigarri egingo du Goienakidek, eskualdeak ematen dituen aukerak bizi izateko ateak zabalduko ditu, eta horrek bide emango du komunitatea pizteko, indartzeko eta norbere sentitzeko. Eskualde bizi horren taupada izango da Goienakide. Eragiten duena, bizia ematen diona. Goienak badu eskarmentua komunikazioaren esparruan, eta, beste hainbatetan moduan, Euskal Herrira zabaltzeko asmoz dator Goienakide esperientzia. Tokiko euskal hedabideekin elkarlanean osatuko dugu mapa. Berriz ere bide urratzailea Goienatik: norbanakoak, elkarteak eta enpresa txiki zein handiak batuta.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak